JANGELA

Jangela zerbitzua gurean Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Zuzeneko araudiaren pean dago eta honakoak dira, besteak beste, arau nagusiak:

 

ORDUTEGIAK

    Jangela zerbitzua irailaren aurreneko egunean hasi eta azken egunean amaituko da.

Ikasturte hasieran jakinaraziko zaizue ikasle bakoitzeko erreferentziazko jangela hezitzailea zein izango den.

    Jardun trinkodun egunetan (iraila-ekainean) honakoa izango da jangela ordutegia:

  • 2, 3 eta 4 urteko ikasleentzat: 12:00etatik 14:00ak arte.
  • 5 urtetik gorakoentzat: 13:00etatik 14:00ak arte.

    Eskolaz kanpoko ekintzak, ordutegiekin bat egin ahal izateko zenbait ikasle txandaz aldatu ahal izango dira.

  Jangela garaiko Ikastolako Ikastolaz Kanpoko ekintzetan parte hartu ezin duten ikasleek, ohar bidez adierazi beharko dute.

    Ezin da jangela garaian beranduago sartu ezta lehenago atera, arrazoi justifikaturik gabe.

 

MENUAK

 EUREST  da janaria zerbitzatuko digun enpresa. Hiruhileko bakoitzaren hasieran, menuak jaso bezain laster, kopia bat igorriko dizuegu.

    Jangelan MENU BAKARRA dago eta ikasleren batek osasun arazoa dela medio, beste menuren bat behar badu, sendagilearen agiria beharko dugu enpresari menu berezia eska diezaiogun. Jangelan, enpresak ekartzen dizkigun menuak besterik ez dira onartuko.

    Jangela garaian sendagairen bat hartu behar duten ikasleek, ohar bidez adierazi beharko dute sendagaia noiz eta nola hartu behar duten.

      Irteera dagoen egunetan, jangelan izen emana dauden ikasleentzako picnic-a bidaliko du Auzolagunek (Bi otarteko, bi fruta ale eta botilatxo bat ur.) Janaria alperrik ez galtzeko, ikasturte hasieran banan bana ohar bidez PICNIC zerbitzu hau erabili nahi izango duzuen edo ez galdetuko dizuegu.

 

JANGELAN IZENEMATEA

 

    Jangela hiru modu hauetan erabil daiteke:

Egunero eta ikasturte osoan zehar.

Ikasturte osoan baina egun jakinetan (Astearte eta ostegunero adibidez). 

Noizbehinka.

    Jangelan noizbehinka izen emateko, Ikastolara deitu behar da gehienez ere bi egun lehenago  eta arratsaldeko 3ak baino lehen. ( 943470235 telefonora).

   Jangelara izen eman eta etortzen ez den ikasleari ezin izango zaio kuotarik kendu. (Jarraian hamar jangela egunetik gora kale egiten dutenak salbu, kasu hauetan deskontatu ahal izango dugu).

    Izen emateaz gain, 2. maila bitarteko ikasleak tarteka geratzen direnean, tutorea abisatu beharko dute ohar bidez, bera ere jakinaren gainean egon dadin.

 

JANGELA ORDAINKETAK:

Jangela kobratzeak kontu korrontearen bidez egingo zaizkizue kuota hauen arabera, beti ere, hurrengo hilaren hasieran:

  • Ohikoen kuota: Egunero gelditzen den ikaslea: 4,60€ eguneko.

  • Noizbehinka geratzen den ikaslea 5,20€ eguneko.

    Ohiko ikasletzat hartu ahal izateko, astean 4 edo 5 egunetan geratu beharko dira, astean hirutan, bitan edo behin geratzen direnei 5,20€ kobratu beharko zaie.

 

OHIKO BAZKALTIARRENTZAKO KUOTA FINKOA:

 

    IKASTURTE OSOAN ZEHAR (irailetik ekainera) ETA EGUNERO geratuko diren ikasleei 82,80€ko KUOTA FINKOA pasako zaie ikasturteko 10 hilabeteetan. Egokitu behar izan ezkero, azken kuotan egokituko da, alegia, ekainekoan.