AZKEN BERRIAK

 

PARKETARRAK

 Datorren Martxoak 5, 12 eta 19an Parketarrak egitasmoa izango da auzoan. haurrek eta familiek aisialdian euskara erabili eta euskaraz jolasteko asmoarekin, hiriko parke eta jolaslekuetan antolatzen den egitasmoa da.

Aurrematrikula 2024-2025

  

Otsailaren 7tik  23ra bitartean, Lehen  Hezkuntzako ikastetxeetan, 24-25 ikasturterako aurre matrikulazio-epea irekiko da.

     Aurrematrikula egiteko:

  Epez kanpo ezin izango da aurrematrikularik egin.

     - Presentzialki: beharrezko dokumentazioa eskolako idazkaritzan aurkeztu.

     - On-line: ikasgunea gunetik.

            - Deialdia Hezkuntza Saila.

            - Egutegia

            - Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

            - Eskabide orria.   

            - Ate irekiak.

            - Diptikoa.

   Datorren Astelehena Otsailak 5, arratsaldeko 17:00etan, ATE IREKIEN EGUNA antolatu dugu ARANTZAZUKO AMA eskola ezagutu eta zenbait informazio jaso dezazuen. Hau, Haur Hezkuntzako 2 urteko gurasoentzat antolatuta dago.

 

 

ERRIGORA 2023

Urriaren 20an hasiko da aurtengo Errigoraren Udazkeneko kanpaina. 10 urte betetzen dira aurten proiektu zoragarri honekin hasi zirenetik. "Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka" lelopean Nafarroako hegoaldeko eta erdialdeko produktuz osatutako saskiak eramaten ditugu Euskal Herriko 7 lurraldeetara. Saski bakoitzaren balioaren %25a euskalgintzara bideratzen delarik.

Aurten hastapenetara itzulita 50 euroko saski bakarra egongo da. 23 ekoizleren 9 produktu ekologiko eta tradizionalez osatuta.

Mezu honekin batera aurtengo kartela eta eskuorria ikus dezakezue.

Kartela

Eskuorria.    

Eskaerak egiteko Errigoraren web orrian egin dezakezue eta saskiaren jasoketa Ikastolan bertan.   

10 urte bete-bete zuekin auzolanean, Euskal Herritik-Euskal Herrira!

Animo eta laster arte!

    Bekak

 

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2023-24 ikasturteko deialdia zabalik dago. Informazio gehiago Hezkuntzako webgunean.

EPEA: uztailaren 18tik irailaren 29 ra eskolan edo online.

Beka eta diru-laguntzen zenbatekoak eta motak, eta ekonomia-baldintzak ikusteko klikatu hemen.