AZKEN BERRIAK

 

 

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.

 

         Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

KANPAINA URRIA 22 - AZAROAk 10  era izango da eta aurreko urteetan bezala, hiru saski izango ditugu aurten ere!  Eta iazko prezio berean!
 
- Saski beltza 55 euro
- Saski berdea 65 euro
- Saski Zuria 75 euro
 
Eskaeraren bat egin nahi izanez gero, online egiteko aukera dago eta jasoketa tokia eskola izango da.
 
Dena dela, informazio gehiago nahi izanez gero sakatu hemen.

 

Ikasturte honetan ere, euskararen aldeko aldarrikapena zabaldu asmoz zuzentzen gara zuengana.

Udaberrian, inoizko KORRIKA arrakastatsuena izan genuen. Udazkenean, EUSKARALDIArekin ahobizi eta belarriprest ariko gara, euskaraz ekiteko garaia dela esanez.

Eta beti bezala, Euskararen Nazioarteko Eguna izango da abenduaren 3an. Ikastetxe askotan, egun hori aintzat hartuta, hainbat ekimen egiten dituzue urtero ikasleengan euskaraz bizitzeko gogoa eta ilusioa sustatzeko.

Euskaraz bizi nahi dut mezuak indartsu eta argi transmititzen du euskararen aldeko jarrera.
Horregatik da hain arrakastatsua.

Euskararekiko aldekotasunari ikusgarritasuna emateko lagungarri gertatuko zaizuelakoan, urtero bezala, Euskaraz bizi nahi dut elastikoak edo kamisetak, ogitartekoak biltzeko Boc´n´rolla eta botilae ta baita oso erabilgarriak diren kotoizko poltsak ere jarriko dira zuen eskura eskaintza berezian.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

Ikasturte hasierako bilerak

 

Familiekin izaten ditugun ikasturte hasierako bilerak hurrengo egunetan izango dira.

3 urteko gela: urriak 10, astelehena, 17:00etan.

4 urteko gela: irailak 26, astelehena, 17:00etan.

5 urteko gelairailak 27, asteartea, 17:00etan.

1. maila: irailak 28, asteazkena, 17:00etan.

2. maila: irailak 28, asteazkena, 17:00etan.

3. maila: irailak 29, osteguna, 17:00etan.

4. maila:  urriak 6, osteguna17:00etan.

5. maila:urriak 5, asteazkena, 17:00etan.

6. maila:urriak 5, asteazkena, 17:15etan.

 

 

Bekak

 

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2022-23 ikasturteko deialdia zabalik dago. Informazio gehiago Hezkuntzako webgunean.

EPEA: uztailaren 18tik irailaren 30era eskolan edo online.

Beka eta diru-laguntzen zenbatekoak eta motak, eta ekonomia-baldintzak ikusteko klikatu hemen.

2022-23 ikasturte hasiera

 

Ikasleek, irailaren 8an, astelehenean, ikasturte berriari emango diote hasiera. Hasieratik eta ikasturtea amaitu arte ordutegi bera edukiko dugu, hau da, goizeko 9:00etatik 12:00ak arte eta eguerdiko 14:30etatik arratsaldeko 16:30ak arte

Ikasturteko egutegia kontsulta dezakezue.

Ongi etorri!

 
Atzealdea

Kanpoko ekintzen zerrendak 2021-2022

Kaixo familiak,


Hementxe dituzue datorren ikasturterako,2021-2022, kanpoko ekintzen zerrendak.
Izen emateak egin ondoren osatu diren zerrendak. (Ikusteko sakatu hemen) Orain kanpo ekintzetako batzordeak aztertuko ditu eta bideragarri diren taldeak osatuko ditu.
Edozein aldaketa edo akats zuzentzeko EKAINAK 16arte izango duzue aukera telefonoz, 943470235 edo emailez gurasoelkartea@arantzazukoama.com