AZKEN BERRIAK |
---|
Euskal Eskola Publikoaren jaia
Datorren ekainaren 4an, Mungian, Euskal Eskola Publikoaren 30. jaia ospatuko dugu “Jagon” lelopean.
Informazio gehiago ezagutzeko klikatu hemen.
MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Aurrematrikula 2023-2024
Otsailaren 13tik 24ra bitartean, Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, 23-24 ikasturterako aurre matrikulazio-epea irekiko da.
Aurrematrikula egiteko:
-Presentzialki: beharrezko dokumentazioa eskolako idazkaritzan aurkeztu.
-On-line: ikasgunea gunetik.
-Epez kanpo ezin izango da aurrematrikularik egin.
- Egutegia
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Datorren Astelehena Otsailak 6, arratsaldeko 17:00etan, ATE IREKIEN EGUNA antolatu dugu ARANTZAZUKO AMA eskola ezagutu eta zenbait informazio jaso dezazuen. Hau, Haur Hezkuntzako 2 urteko gurasoentzat antolatuta dago.
San Tomas Azoka 2022
Datorren larunbata 17, azken urteetan horrenbeste faltan bota degun San Tomas Azoka ospatuko dugu Arantzazuko Ama ikastolan. Erakusketa desberdinak, ikasleen emanaldiak, dantzak, taberna e.a izango dira goiz eder bat pasatu ahal izango dugularik
Jarraian ikusgai daukazue aurtengo egitaraua.
Animatu zaitezte parte hartzera!!
2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.
Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.