AZKEN BERRIAK

 

ERRIGORA 2023

Urriaren 20an hasiko da aurtengo Errigoraren Udazkeneko kanpaina. 10 urte betetzen dira aurten proiektu zoragarri honekin hasi zirenetik. "Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka" lelopean Nafarroako hegoaldeko eta erdialdeko produktuz osatutako saskiak eramaten ditugu Euskal Herriko 7 lurraldeetara. Saski bakoitzaren balioaren %25a euskalgintzara bideratzen delarik.

Aurten hastapenetara itzulita 50 euroko saski bakarra egongo da. 23 ekoizleren 9 produktu ekologiko eta tradizionalez osatuta.

Mezu honekin batera aurtengo kartela eta eskuorria ikus dezakezue.

Kartela

Eskuorria.    

Eskaerak egiteko Errigoraren web orrian egin dezakezue eta saskiaren jasoketa Ikastolan bertan.   

10 urte bete-bete zuekin auzolanean, Euskal Herritik-Euskal Herrira!

Animo eta laster arte!

    Bekak

 

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2023-24 ikasturteko deialdia zabalik dago. Informazio gehiago Hezkuntzako webgunean.

EPEA: uztailaren 18tik irailaren 29 ra eskolan edo online.

Beka eta diru-laguntzen zenbatekoak eta motak, eta ekonomia-baldintzak ikusteko klikatu hemen.

Arantzazuko Ama eskolak tratu onaren alde egin du.

 

Arantzazuko Ama Eskolak ekimen bat aurkeztu du Martutene auzoko haurren ongizatea bermatzeko, ingurune seguruetan hezi ahal izateko. Esaldi hori hiru urteko lan kolektibo eta parte-hartzailearen laburpena da. Hitz horiek kondenatzen dute haurrek, nerabeek eta auzoko agenteek nahi dutena, tratu ona auzoaren ezaugarri bat izatea. Hori da Arantzazuko Ama ikastolako patioan aurkeztu den Tratu Oneko Tokiko Plana.

Aurkeztutako planak zortzi ardatz ditu, eta horietako bakoitzean hainbat ekintza eta neurri proposatzen dira, hala nola haurren eta nerabeen parte-hartzea sustatzeko tresnak abian jartzea. Halaber, haur eta nerabeentzako sozializazio-testuinguru seguruak bermatu nahi dituzte, herritarren artean tratu eta sentsibilizazio oneko kultura sustatu nahi dute eta gurasoak eta tutoreak prestatu nahi dituzte gurasotasun positiboa gauzatzeko.

Bestalde, Garikoitz C. Murua artistak gidatutako prozesu baten ondorioz, parte hartzeko horma-irudi bat aurkeztu zen eskolan. Egun hauetan egiten ari den horma-irudia lau gazte-talderekin batera landu da, tratu onaren gaia ardatz hartuta. Ia 40 pertsonak hartu dute parte, irudiaren kontzeptualizaziotik eta estetikatik hasi eta exekuzioraino. Hurrengo pausoa dokumentuan jasotako ekintza-plana martxan jartzea izango da.

Euskal Eskola Publikoaren jaia

 

Datorren ekainaren 4anMungianEuskal Eskola Publikoaren 30. jaia ospatuko dugu “Jagon” lelopean. 

Informazio gehiago ezagutzeko klikatu hemen.

MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA 

Aurrematrikula 2023-2024

   

    Otsailaren 13tik  24ra bitartean, Lehen  Hezkuntzako ikastetxeetan, 23-24 ikasturterako aurre matrikulazio-epea irekiko da.

     Aurrematrikula egiteko:

-Presentzialki: beharrezko dokumentazioa eskolako idazkaritzan aurkeztu.

-On-line: ikasgunea gunetik.

-Epez kanpo ezin izango da aurrematrikularik egin.

Deialdia Hezkuntza Saila.

- Egutegia

- Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

- Eskabide orria.   

Ate irekiak.

Diptikoa.

   Datorren Astelehena Otsailak 6, arratsaldeko 17:00etan, ATE IREKIEN EGUNA antolatu dugu ARANTZAZUKO AMA eskola ezagutu eta zenbait informazio jaso dezazuen. Hau, Haur Hezkuntzako 2 urteko gurasoentzat antolatuta dago.

 

 

     

 

 

San Tomas Azoka 2022

Datorren larunbata 17, azken urteetan horrenbeste faltan bota degun San Tomas Azoka ospatuko dugu Arantzazuko Ama ikastolan. Erakusketa desberdinak, ikasleen emanaldiak, dantzak, taberna e.a izango dira goiz eder bat pasatu ahal izango dugularik

                                 Jarraian ikusgai daukazue aurtengo egitaraua.

Animatu zaitezte parte hartzera!!

 

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.

 

         Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

KANPAINA URRIA 22 - AZAROAk 10  era izango da eta aurreko urteetan bezala, hiru saski izango ditugu aurten ere!  Eta iazko prezio berean!
 
- Saski beltza 55 euro
- Saski berdea 65 euro
- Saski Zuria 75 euro
 
Eskaeraren bat egin nahi izanez gero, online egiteko aukera dago eta jasoketa tokia eskola izango da.
 
Dena dela, informazio gehiago nahi izanez gero sakatu hemen.

 

 

Euskaraz bizi nahi dut

 

 

Adiskide horiek: Zer moduz zaudete?  Ikasturte honetan ere, euskararen aldeko aldarrikapena zabaldu asmoz zuzentzen gara zuengana. Aurtengo udazkenean Euskalgintzaren Kontseiluak, etengabe lantzen dituen ildoez gain, euskarak behar dituen aurrera pausuen aldeko eskaerak inoiz baino gehiago jendarteratuko ditu:

Euskaraz bizi nahi dut mezuak indartsu eta argi transmititzen du euskararen aldeko jarreraHorregatik da hain arrakastatsua.

Euskararekiko aldekotasuna bisibilizatzeko lagungarri gertatuko zaizuelakoan, urtero bezala,  kamisetak eta osagarriak jarriko ditugu zuen eskura eskaintza berezian. 

 

     Euskararekiko aldekotasunari ikusgarritasuna emateko lagungarri gertatuko zaizuelakoan, urtero bezala, Euskaraz bizi nahi dut elastikoak edo kamisetak, ogitartekoak biltzeko Boc´n´rolla eta botila eta baita oso erabilgarriak diren kotoizko poltsak ere jarriko dira zuen eskura eskaintza berezian.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

Ikasturte hasierako bilerak

 

Familiekin izaten ditugun ikasturte hasierako bilerak hurrengo egunetan izango dira.

3 urteko gela: urriak 10, astelehena, 17:00etan.

4 urteko gela: irailak 26, astelehena, 17:00etan.

5 urteko gelairailak 27, asteartea, 17:00etan.

1. maila: irailak 28, asteazkena, 17:00etan.

2. maila: irailak 28, asteazkena, 17:00etan.

3. maila: irailak 29, osteguna, 17:00etan.

4. maila:  urriak 6, osteguna17:00etan.

5. maila:urriak 5, asteazkena, 17:00etan.

6. maila:urriak 5, asteazkena, 17:15etan.

 

 

Bekak

 

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2022-23 ikasturteko deialdia zabalik dago. Informazio gehiago Hezkuntzako webgunean.

EPEA: uztailaren 18tik irailaren 30era eskolan edo online.

Beka eta diru-laguntzen zenbatekoak eta motak, eta ekonomia-baldintzak ikusteko klikatu hemen.

2022-23 ikasturte hasiera

 

Ikasleek, irailaren 8an, astelehenean, ikasturte berriari emango diote hasiera. Hasieratik eta ikasturtea amaitu arte ordutegi bera edukiko dugu, hau da, goizeko 9:00etatik 12:00ak arte eta eguerdiko 14:30etatik arratsaldeko 16:30ak arte

Ikasturteko egutegia kontsulta dezakezue.

Ongi etorri!

 
Atzealdea

AURRE MARIKULAZIOA

ATE IREKIAK

      Datorren Urtarrilak 18an irekiko da Aurrematikulazio epea, 29an amaituko delarik. Arantzazuko Ama ikastolak, ateak irekiko ditu ikastola ezagutzeko.