AZKEN BERRIAK |
---|
Euskal Eskola Publikoaren jaia
Datorren ekainaren 4an, Mungian, Euskal Eskola Publikoaren 30. jaia ospatuko dugu “Jagon” lelopean.
Informazio gehiago ezagutzeko klikatu hemen.
MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Aurrematrikula 2023-2024
Otsailaren 13tik 24ra bitartean, Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, 23-24 ikasturterako aurre matrikulazio-epea irekiko da.
Aurrematrikula egiteko:
-Presentzialki: beharrezko dokumentazioa eskolako idazkaritzan aurkeztu.
-On-line: ikasgunea gunetik.
-Epez kanpo ezin izango da aurrematrikularik egin.
- Egutegia
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Datorren Astelehena Otsailak 6, arratsaldeko 17:00etan, ATE IREKIEN EGUNA antolatu dugu ARANTZAZUKO AMA eskola ezagutu eta zenbait informazio jaso dezazuen. Hau, Haur Hezkuntzako 2 urteko gurasoentzat antolatuta dago.
San Tomas Azoka 2022
Datorren larunbata 17, azken urteetan horrenbeste faltan bota degun San Tomas Azoka ospatuko dugu Arantzazuko Ama ikastolan. Erakusketa desberdinak, ikasleen emanaldiak, dantzak, taberna e.a izango dira goiz eder bat pasatu ahal izango dugularik
Jarraian ikusgai daukazue aurtengo egitaraua.
Animatu zaitezte parte hartzera!!
2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.
Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.
Ikasturte honetan ere, euskararen aldeko aldarrikapena zabaldu asmoz zuzentzen gara zuengana.
Udaberrian, inoizko KORRIKA arrakastatsuena izan genuen. Udazkenean, EUSKARALDIArekin ahobizi eta belarriprest ariko gara, euskaraz ekiteko garaia dela esanez.
Eta beti bezala, Euskararen Nazioarteko Eguna izango da abenduaren 3an. Ikastetxe askotan, egun hori aintzat hartuta, hainbat ekimen egiten dituzue urtero ikasleengan euskaraz bizitzeko gogoa eta ilusioa sustatzeko.
Euskaraz bizi nahi dut mezuak indartsu eta argi transmititzen du euskararen aldeko jarrera.
Horregatik da hain arrakastatsua.
Euskararekiko aldekotasunari ikusgarritasuna emateko lagungarri gertatuko zaizuelakoan, urtero bezala, Euskaraz bizi nahi dut elastikoak edo kamisetak, ogitartekoak biltzeko Boc´n´rolla eta botilae ta baita oso erabilgarriak diren kotoizko poltsak ere jarriko dira zuen eskura eskaintza berezian.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
Ikasturte hasierako bilerak
Familiekin izaten ditugun ikasturte hasierako bilerak hurrengo egunetan izango dira.
3 urteko gela: urriak 10, astelehena, 17:00etan.
4 urteko gela: irailak 26, astelehena, 17:00etan.
5 urteko gela: irailak 27, asteartea, 17:00etan.
1. maila: irailak 28, asteazkena, 17:00etan.
2. maila: irailak 28, asteazkena, 17:00etan.
3. maila: irailak 29, osteguna, 17:00etan.
4. maila: urriak 6, osteguna, 17:00etan.
5. maila:urriak 5, asteazkena, 17:00etan.
6. maila:urriak 5, asteazkena, 17:15etan.
Bekak
Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2022-23 ikasturteko deialdia zabalik dago. Informazio gehiago Hezkuntzako webgunean.
EPEA: uztailaren 18tik irailaren 30era eskolan edo online.
Beka eta diru-laguntzen zenbatekoak eta motak, eta ekonomia-baldintzak ikusteko klikatu hemen.
2022-23 ikasturte hasiera
Ikasleek, irailaren 8an, astelehenean, ikasturte berriari emango diote hasiera. Hasieratik eta ikasturtea amaitu arte ordutegi bera edukiko dugu, hau da, goizeko 9:00etatik 12:00ak arte eta eguerdiko 14:30etatik arratsaldeko 16:30ak arte
Ikasturteko egutegia kontsulta dezakezue.
Ongi etorri!
AURRE MARIKULAZIOA
ATE IREKIAK
Datorren Urtarrilak 18an irekiko da Aurrematikulazio epea, 29an amaituko delarik. Arantzazuko Ama ikastolak, ateak irekiko ditu ikastola ezagutzeko.