Idazleak eskolan
Euskal Idazleen Elkarteak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin elkarlanean antolatzen du Idazleak ikastetxeetan. Programa horren bidez euskal idazleen lana ikasle eta irakasleen artean ezagutarazten da. Irakurzaletasuna sustatzea da azken xedea. Ikaslearen ibilbidean eragin nahi dugu idazleok, eta baita ere, txikia izan arren, arrastoa utzi.
Ikasleek liburu jakin bat irakurri ondoren, liburuaren egilea datorkie haiekin liburuari eta beste hainbat kontuei buruz hitz-egiteko. Irakurzaletasuna bultzatzeko asmotan burutzen dugu ekimen hau.