Guraso Elkartea
ARANTZAZUKO AMA IKASTOLAKO GURASO ELKARTEA
Guraso Elkartea ikastolako gurasoon elkartea da. Gure helburua da ikastolako hezkuntza komunitatean parte hartzea eta irakasleekin eta zuzendaritzekin elkarlanean gure seme-alabei ahalik eta hezkuntza proiekturik osatuena eskaintzea.
Bertan parte hartzea gurasoon ardura eta egitekoa izateaz gain, benetan aberasgarria da seme-alaben hezkuntza eta garapenari gure hondar alea eskaintzea. Beraz, ahal duzun moduan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizugu.
GURASO ELKARTEAREN EGITURA ETA BATZORDEAK
- Batzordeak
* Ekonomia Batzordea:
Kontu ekonomikoak daramatzan batzordea da. Aurrekontu-proposamenaren eta kontu orokorraren zirriborroa prestatu, gastu eta sarreren jarraipena egin eta zordunen gaia bideratzen da bertan.
- * Eskolaz Kanpoko Ekintzen Batzordea:
Eskolaz kanpoko jarduerak antolatu eta bideratzen ditu: eskola kirola, antzerkia, dantza, xakea, pilota jolasak, sormen tailerra... Besteak beste, ikasturteko plangintza, jarraipena, balorazioa... bideratzen ditu.
-
- Danborradako Batzordea:
Donostiako Haur Danborradan parte hartzeko lanak egiten ditu: izen-ematea, entseguak, jantziak...
-
- Ekitaldien batzordea:
Ekitaldien antolamendua koordinatzen du dagokien mailetako gurasoekin. Antolatzen diren jaiak Santo Tomasetako feria eta ikasturte amaierako jaia dira.
- Zuzendaritza Batzordea
Guraso Elkarteko zuzendaritzako eginkizun eta ardurak ditu. Beste batzordeetan lanean ari diren gurasoek osatzen dute. Batzorde horrek hartzen ditu Guraso Elkartearen kudeaketaren gaineko erabakiak, kudeaketa planaren jarraipena egiten du eta une bakoitzean sortzen diren gaiak aztertzen ditu.
- Guraso Elkarteko Batzar Nagusia
Guraso Elkarteko organo nagusia da eta bere egitekoak dira: gai estrategikoen inguruko erabakiak hartzea; ikasturteko aurrekontua, kudeaketa-plana eta kontuak onartzea... Urtean behin edo bitan biltzen da, bilera irekia izaten da eta guraso guztiei egiten zaie deialdia.
*Honetaz gain, gurasoek ondorengo batzorde hauetan ere parte hartzen dute zuzendaritza, irakasle, jangelako arduradun eta hezitzaileekin elkarlanean: Batzorde Iraunkorra, OOG, jangela batzordea eta elkarbizitza batzordea.
Aipaturiko batzorderen batean parte hartu nahi izanez gero, ateak zabalik dituzu:
GEko koordinatzailea Jon Rios da eta edozein argibidetarako berarengana jo dezakezu:
TLF: 943 47 02 35
Posta helbidea:gurasoelkartea@arantzazukoama.com
GURASO ELKARTEKO KUOTAK
Guraso Elkarteko kuota 15,00 eurokoa da hileko eta haur bakoitzeko. Ikasturte bakoitzean 10kuota ordaindu behar dira (irailetik ekainera). Kuota ordaintzea ezinbestekoa da geletako materiala, jarduera osagarriak (irteerak, igeriketa, ekintza bereziak, testu liburuak…) eta beste hainbat gasturi aurre egiteko.
Inongo abisurik gabe kuoten ordainketan egunean ez dauden haiek, ez dute Guraso Elkartearen diru laguntzarik jasoko eta materialaren eta ekintza bakoitzaren kostu osoa ordaindu beharko dute.
Salbuespena: gizarte eta arazo ekonomiko larriak dituzten familiek aukera dute kuota ordaintzeko salbuespena eskatzeko. Horretarako eskaera aurkeztu behar diote Guraso Elkarteari
*Zehaztasun gehiago kuoten eta ordainketen araudian (www.arantzazukoama.org web orrian duzue eskuragarri).
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Ekintzok urriaren 1eko astean hasi eta maiatzaren 31koan bukatuko dira.
Astean bi orduko ekintzek 15€ko kuota dute hileko eta ordu betekoek berriz, 10€koa.
Parte hartzeko ezinbestekoa da kuota guztiak (Guraso Elkarteko kuota eta eskolaz kanpoko ekintzena) egunean ordainduta izatea.
GURASO ELKARTEAK KUDEATZEN EDO FINANTZATZEN DITUEN ZERBITZUAK
Eskolaz kanpoko jarduerak
Hainbat jarduera antolatzen eta eskaintzen ditu Guraso Elkarteak, eguerdi nahiz arratsaldetan. Ahalegin berezia egiten dugu horren ezagunak ez diren jarduerak indartzen eta ezagutzeko aukera ematen.
Danborrada
Donostiako haur danborradan parte hartzen du ikastolak.
Jai eta ekitaldiak
Santo Tomaseko azoka-jaia eta ikasturte amaierako jaia Gurasoen Elkarteak antolatzen ditu, guraso, irakasle eta ikasleekin lankidetzan.
Proiektuak, programak eta materiala
Guraso Elkartearen diru-laguntzari esker ikastolak aukera du hainbat programa berezitan parte hartzeko (ingelesa, euskara...) eta material osagarria eskuratzeko.
Irteerak
Guraso Elkarteko kuotaren bidez finantzatzen da egun bateko nahiz hainbat egunetako irteeren zati handi bat.
Igeriketa
Igeriketa programaren zati handi bat Guraso Elkarteak finantzatzen du.
Koordinatzailea
2010-2011 ikasturteaz geroztik Guraso Elkarteak koordinatzaile bat du kontratatuta, Guraso Elkarteko gaiak bideratu eta kudeatzeko, izan ere, gurasoen borondatezko lanaz gain ezinbestekoa da lanak bideratzeko lan profesionala.