Eskola 2.0

2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. 2010 urtetik, gela digitalak ditugu ikastolan lehen hezkuntzako 3. zikloan. Guztira 6 ikasgela ditugu digitalizatuak. Beraietan arbel digital elkarreragilea, haur bakoitzeko minieramangarri bat, armairu elektrifikatuak eta wifi konekzioak ditugu.

Proiektoaren helburuak:
• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
• Ikasgeletako metodologia aldaketari  laguntzea
• Eten digitala murriztea
• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin  lankidetzan eta sarean sustatzea
• HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA

Hemen ikusi ditzakezu gure ikastolan dagoen tresneria



google apps

Bestalde, proiektu honi oraindik eta etekin haundiago ateratzeko, ikastolak google apps kontu bat du, non 3. zikloko haur guztiek, eta nahi duten irakasleek, ikastolak kudeaturiko posta kontu bat duten. Kontu hauek, postaren bidez  beraien artean eta irakaslearekin komunikatzeko erabiltzen dute, baita google docs erabiliz lan egin eta lanak partekatzen ikasteko eta gelako blogean sarrerak egin eta parte hartzeko erabiltzen dute beste gauza askoren artean