Kontzertu pedagogikoak
Udalaren Musika eta Dantza Eskola duela urte batzuk hasi zen kontzertu pedagogikoak eskaintzen hiriko eskolei.
– Kontzertu horiek guztiek helburu nagusi bat dute, kontzertuetara joateko ohitura sustatzea hain zuzen.Haue Hezkuntzako 4-5 urte eta Lehen Hezkuntzako 1. Eta 2. Zikloetako ikasleak musikaren mundura hurbiltzea , musikarekiko duten zaletasuna sustatzeko eta haurrek musika tresnak jo ditzaten bultzatzeko.Kontzertu bakoitzak bere helburu pedagogiko bereziak ditu.
– “EGUN BAT ZIRKOAN” – Haur Hezkuntzako 4-5 urteko ikasleentzat. Zirkoko “Gari, Montxo eta Joselontxo” pailazoek umorez zipriztinduko dute ekitaldia, musika irakasleekin elkar hartuta, ezustekoz, “gag”ez, zirko emanaldiz (bideoa) eta musikaz beteriko ikuskizun bat eskaintzeko. James Curnow-en “Egun bat zirkoan” lanean oinarrituko dira.
-”MARINA, LAPURRA ETA ESKALAREN NOTAK”-LHko 1. mailako ikasleentzat.
Soinuaren ezaugarriak ezagutzea.
Hertzio, zientzialari eta ikertzaile famatuak, bere laborategian zientzialaria ere baden Dezibellia maitearekin ezkondu nahi du. Ezkontzeko mandatu egiteko, berarentzat melodia berezia konposatuko duen ordenagailu ultramodernoa eraikitzen du. Melodia erakusten dionean Dezibellia haserretu egiten da, melodiak ez baitauka soinuaren ezaugarriak diren Altuera, intentsitatea, iraupena edo tinbrerik. Melodiak ezaugarri horiek bete artean, berarekin egon nahi ez duela esaten dio. Laborategiko lankideek soinuaren ezaugarriak azalduko dizkiote Hertziori, adibideak jarrita. Azalpen hauen laguntzarekin, Decibelliari berriro ezkontzea galde egiteko erabiliko duen partitura ateratzeko ordenagailuan behar diren datuak sartzea lortuko du.
– “MUSIKA TRESNEN FAMILIAK” – Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleentzat. Tresna-familia hauek ezagutzea: perkusioa, metalezko haize-tresnak eta egurrezko haize-tresnak. Obrak interpretatzean zer musika tresna erabili diren jakitea.
– “SOINUAREN EZAUGARRIAK” – Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzat.Soinuaren ezaugarriak ezagutzea: tinbrea, altuera, intentsitatea eta iraupena. Musikaren osagairik garrantzitsuenak bereiztea: melodia, erritmoa eta harmonia.
– “MUSIKA FORMAK” – Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat. Hainbat musika forma ezagutzea.Aktiboki eta ulertuz entzuteko gaitasuna lantzea. Ikasleei aukera ematea musikariekin batera obra bat jotzeko.
Eta “Bilin Bolo Zirkoaren” laguntzarekin:
Informazio gehiago: http://moodle.donostiaeskola.org/pedagogicos.wp/