Bikoteka Irakurtzen

BIKOTEKA IRAKURTZEN" proiektuak, irakurketaren ulermenaren konpetentzia hobetzea du helburu. Irakurketaren konpetentzia oso garrantzitsua da eskolan lorpen onak edukitzeko; bizitzan zehar ikasten jarraitzeko eta baita gozatzeko ere. Baina ondo irakurtzen ikastea ez da gauza erraza eta sistematizaturik lantzeak lagundu egiten du. Pertsonen artean maila desberdinak lortzen dira konpetentzia baliotsu honetan. Bikoteka irakurtzen aniztasun honetaz aberasten da, pertsonen artean dauden irakurketa gaitasun desberdinak erabiliz, guztiek aukera gehiago izan ditzaten ikasketa prozesuan. Programa, berdinen arteko tutoretzan oinarritzen da: bikoteak egiten dira, batek irakasle papera egiten du (erakusten ikasi egiten da) eta, besteak ikaslearen papera egiten du (eta bikotearen laguntzari esker ikasi egiten du). Modu honetan, ikasle nahiz irakasleak, denek, ikasten dute. Metodologia honek dituen abantailak frogatuta daude zenbait ikerketetan.

Gu ilusioz eta gogoz ari gara proiektu honetan eta azken urteetako esperientzia oso baikorra izan da.